Nafarroako Kutxa Fundazioa da gure bezeroen erabakiak ‘Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu’ ekimenaren bitartez egia bihurtzen dituena. Bere aurrekontua –2006an 26,4 milioi euro– irabazi asmorik gabeko ekimenak finantzatzera bideratzen da, milioika pertsonaren bizia duintzeko helburua duten mundu osoko proiektuetara. Aurrekontua bezeroek nahi gisa banatzen da ehuneko ehunean: bezero bakoitzak ahalmen osoa du Nafarroako Kutxan sortzen duen irabaziaren gainean.
Ekimen hori bakarra da nazioarteko finantza munduan. Ondoko prozedurari jarraitzen dio: irabazi asmorik gabeko erakundeek, elkarteek, gobernuz kanpoko erakundeek, etab. beren gizarte proiektuak aurkezten dizkiote Nafarroako Kutxa Fundazioari, eta horrek bezeroek aukeratzeko moduan jartzen ditu. Gainera, 2007tik aurrera, bezero guztiek proiektuetan nahi beste sartzeko aukera izanen dute eta informazio zehatza jasoko dute aurrerapenez, edo proiektuen garapenean boluntario gisa ere parte hartzen ahalko dute.
Argibide gehiago: www.tueligestudecides.com